cli+

Cli gu gara, zu zara

más
01

Elkarrekin, zure negozioa, bultzatu nahi dugu

Gurea, Marketing Digitala, Komunikazioa eta Publizitatea dira. Plangintza estrategiko bat jarraituz eta beharrezkoak diren tresnak erabiliz, zure enpresa bultzatu eta ezarritako helburuak lortuko ditugu.

Gogoa eta profesionaltasuna beti gurekin izanda, gauza asko lortuko ditugu elkarrekin.

02

Indartsu egiten gaitu, zure enpresan, bat gehiago izateak

Zure enpresan bat gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Proposatzen dituzun helburu guztiak betetzeko bidean lagun izan. Marketinaren arloa gure esku utzi eta zure negoziora guztiz bideratu zaitezen.

Ziur gaude talde bikaina osatu dezakegula.

Taldea

CLI+ hiru donostiarrek osatzen dugu eta elkarrekin mende laurden bat baino gehiago batzen dugu gure esperientziarekin sektorean. Gure ibilbidean lan egin dugu bai enpresa handi nazionalekin eta administrazio publikoarekin bai gertuko enpresa txikiekin ere.

Talde-lana, pasioa, konfiantza, profesionaltasuna, gardentasuna eta konpromisua dira definitzen gaituzten hitzak.

Gehiago ezagutu nahi gaituzu?

Carla Añón CLI+ komunikazio taldea osatzen du

Carla Añón

Txikitan ikaragarri ona zen matematiketan. Multitasking ahalmena Superwoman baten moduan garatu du. Bere barne memorian 1TB baino gehiago ditu. Garagardoa eta gazta dira bere konbinazio irabazlea.

Lara Maisueche CLI+ komunikazio taldea osatzen du

Lara Maisueche

Gure Giza-Agenda da, ez du zita bat ere galtzen! Zerrenden eta hashtag-en maitalea. Tximistaren abiadura lortzen du idazterakoan, nahiz eta behatz batekin tekleatu. Arima antolatzailea eta #marianitotime mugimenduaren sustatzailea.

Iulene Miguel CLI+ komunikazio taldea osatzen du

Iulene Miguel

Pantone-ren erregina. Ideiarik gabe geratzea ez dago bere hiztegian. Gure lanei kolorea ematen die bere makiltxo magikoarekin. Crossfitter etengarri eta goiztiarra da. Ez du inoiz pintxopote bat galtzen.